Antigone Metodoa elkarbizitza eta emozioen lanketa jorratzeko arte-hezkuntza tailer aktiboa da. Antigone edo ezetzaren beharra antzezlanaren ikerketa eta sormen prozesutik abiatutako proiektua da. Antigone Metodoak Sofokles-en Antigone tragedia klasikoa du abiapuntu, hain zuzen ere historia klasikoko eta literatura unibertsaleko obra ospetsuenetako bat. Antigone antzerkiaren historian ehien taularatu den obra izateaz gain, egungo dilema etikoen inspirazio iturri eta erreferente bihurtu da hezkuntzan, giza zientzietan, feminismoan eta giza  eskubideen aldeko mugimenduetan: zein da arauaren helburua? Zein da herritarron papera  legearen aurrean? Zein harreman daukagu legearekin? Nola aurre egin justua ez den legeari? Zerk arautzen du gure jokabidea: familiak, jendarteak, legeak,…?

Antigone edo ezetzaren beharra antzezlana. 

Tailer honen metodologia antzerkiaren baliabide pedagogikoetan oinarritzen da, akzioa, emozioa eta pentsamendua elkarrekin harremanduz:

  • Ideak eta emozioak erlazionatuz
  • Narrazio dramatikoa akziotik ulertuaraziz
  • Pertsonaia tragikoak eguneratuz eta gorpuztuz
  • Pentsamendua hitzaren ahozkotasunetik adieraziz
  • Pentsamendua eszenografikoki eraikiz

Bi modalitate aukeran:

  1. A) Tailer trinkoa: (saio bakarra)

Tailer trinko honen helburua, Antigone antzezlaneko kontakizuna ezagutu eta bertan agertutako dilema etiko eta gatazka nagusien inguruko hausnarketa aktibo bat sustatzea da, gaur egunera eta partaideen bizitzetara ekarriaz.

  1. B) Tailer osoa: (10 sesiotan)

Tailer honen helburua, Antigone tragediako dilemen inguruko hausnarketa oinarritzat hartuz, talde sormena bultzatu eta eszena-jartze esperientzia burutzea da.