Yuri Agirre. «Kulturaz kooperatiba».

OKERREKO IBILTARIAK, APARTEKO IBILTARIAK

Okerreko ibiltariak, aparteko ibiltariak gazteei zuzendutako tailer aktiboa da, aniztasunfuntzionalaren ikuspegia oinarri talde sormena jorratzen duen tailerra da. Gorputzen aniztasuna sormenerako abiapuntutzat hartuaz, antzerkiaren tresnak erabiliz norbanako eta talde bezala ditugun gaitasun espresiboetan arakatzea du helburu. Aldi berean, gure gizartean eredutik at dauden gorputzen ikusgarritasuna bultzatu, eta esperimentazio artistikoa eta praktika/jolasaren bitartez balioan jartzeko proposamena da honakoa. Aniztasuna “errespetatzetik” harago, erdigunean jarri eta jolas, bizi eta deskubrimendurako aukera bihurtzea.

Horretarako, Maite Aizpuruak Erresistentzia arazo fisikoa da antzezlanaren sormen prozesuan burututako ariketak eta hausnarketak partekatuko dira nerabeekin.

Metodologiari dagokionez tailerrak arte eszenikoetako (antzerki eta dantza garaikidea) tresna pedagogikoez eta gorputzaren ulermenaz baliatzen da.

Ibiltzearen” kontzeptutik abiatzen den tailer honetan, bide hauek jorratuz burutuko da tailerra:

    • Gorputzen aniztasuna oinarri koreografikotzat hartuz

    • Barne eta kanpo behaketa burutu eta mimesiaren bitartez hurbilduz

    • Narrazio biografikoak eta fikzioa nahastuz

    • Memoria korporala eta gorputz adierazpena uztartuz

    • Parte hartze inklusiborako teknikak aplikatuz

Tailerraren ezaugarriak:

  • Iraupena: 3 ordu, saio 1 (Ikus luzapen edota errepikapen aukerak amaieran).

  • Adin talde bakoitzera moldagarria.

  • Harreman pertsonalizatua: zentroaren eta zentroko taldearen (ikasle, irakasle, beste) egoera eta beharretara moldatzean arreta jarriko da.

  • Zentroko ikasketa planean txertatzeko aukera, irakasleekin koordinatuz eta ikasgaiarenhelburuetara moldatuz.

  • Euskaraz (taldearen errealitate sozio-linguistikoa aintzat hartuaz)

 
 

Tailer honen zeharkako helburuetako bat arte eszenikoak gazteengana hurbiltzea da. Alde batetik,hezkuntza zentroetan arte heziketa proposamenak abian jarriaz. Bestalde, artista, arte gune (antzoki, jaialdi, etab.) eta hezkuntza komunitateen artean hurbileko harremanak eraikiaz, eta elkarren lana ezagutu eta elkarbanatuaz. Horregatik, tailerra burutzen den zentroan baina baita herrian/auzoan Erresistentzia arazo fisikoa da antzezlanaren emanaldira joateko aukera egokia izango litzateke, nahiz eta proposamen independienteak izan daitezkeen. Nerabeek praktikan jarritako sorkuntza metodologien jatorria eta hortik sortutako artefaktu artistikoa ezagutzeko aukera izango lukete, baita artista eta publikoaren arteko topaketa hitzartzekoa ere.

Eskolentzako oinarrizko informazioa

ESKOLA KURRIKULUMAREN ARLOAK : Gorputz Heziketa, Herritartasunerako eta GizaEskubideetarako Hezkuntza / Etika eta Gizabide Hezkuntza, Euskara, Biologia (anatomia), Gizarte Zientziak
ZEIN BALIO SUSTATZEN DITU: inklusioa, aniztasun funtzionala, genero berdintasuna eta hezkidetza, arte heziketa, pentsamendu kritikoa eta autoezagutza, parte hartzea
ZEIN IKAS MAILARI EDO ADINARI ZUZENTZEN ZAIO: 12-16 urteko nerabe eta gazteei zuzenduta, moldagarria adin bakoitzera.
ZENBAT IKASLEK PARTE HAR DEZAKETE EKITALDI BATEN: Gutxienez 6 pertsona, gehienez 24. Espazioa, taldearen berezitasun propioak eta unean-uneko Covid-19 protokoloen arabera adostua.

KONTRATAZIOA: Saio 1tik 5 saiotarainoko aukeratu ahal izango da zentru berean talde desberdinek burutu dezaten tailerra, edota talde handiak banatu daitezen unean-uneko errealitatera egokitzeko. Prezio deseskalatua.

Osagarriak gehitzeko aukera:

Luzapena: talde berean tailera gehienez 6 ordurarte luzatzeko aukera egongo da, lan sakonagoa burutuz.

Antzezlana: tailerrak ERRESISTENTZIA ARAZO FISIKOA DA antzezlanaren sormen prozesuan burututako lana partekatzen du hezkuntza komunitatearekin. Horregatik zentruan bertan baita baita eragile edo instituzio lokalekin elkarlanean herrian/auzoan/zentruan antzezlana kontratatzeko aukera dago.

 *Prezioei buruzko informazioa galdetu: maiteaizpu@gmail.com