Sortzaile eta interpretea. Zumaian jaioa 1990an eta haitzartean hazitakoa.

Kuriositate asezinak bultzatuta  Soziologia eta Kultur eta Gizarte Antropologia ikasketak burutu zituen  EHUn (Donostia, Bilbo) eta UFBAn (Salvador da Bahia, Brasil).  10 urtez heziketa ez formala eta parte hartze sozialaren arloan egin du lan.  Ostalaritzan ere bai.

Mugimendu sozial eta feminista hainbatetan aritua neska koskorra zenetik,  bere lanean ikerketa artistiko eta soziala eta grina aktibista nahasteko aukeratzat ditu. Kapazitismoa eta lodifobia bezalako gaiak ditu intereseko Erresistentzia arazo fisikoa da azken lanean, herren bezala bizitzako esperientziatik abiatutako ikerketa biografiko-eszenikoa.  

Txikitatik musikaren munduan aritu ondoren, elkar topatzeko, espresatzeko eta inguratzen gaituena ikertzeko modu berrien bilaketak erakarri zuen arte eszenikoetara. Lehenengo publiko bezala, ondoren antzerkilari gisa.  

Donostiako TAEn(2013-2015, Donostia) hasi zituen ikasketak eta Arte Dramatikoan titulatu zen Dantzertin (2019).  Formazio osagarria jaso du: Butoh (Jonathan Martineau), Body Weather (Andres Corchero),  Clown (Virginia Imaz), Bufoigintza (Andres del Bosque) …

Azken urteetan hainbat kolaborazio burutu ditu Metrokoadroka kolektiboaren proiektu desberdinetan: Tartean Dagoena tailerra 2018, Zanbuia 2018, Zauri Bolodia 2019. Espe Lopezen La Mirada laborategian parte hartu zuen 2019ko Eztena Jaialdian.

Egun, Horman Poster kolektiboarekin dabil buru-belarri lanean sorkuntza eszenikoan eta arte hezkuntza proiektuetan. Besteak beste, desobedientziaren gaia jorratzen duen Antigone edo ezetzaren beharra pieza eszenikoan eta Antigone Metodoa arte-hezkuntza proiektuan.