Yuri Agirre. «Kulturaz kooperatiba».

SINOPSIA

Noiz hasten da promesa bat materia bihurtzen? Nola egin korrika norbere gorputzetik? Korrika ibiltzea azelerazioari, pausu markatuei men egitea da running aren kulturan. Saltaka egiteko ordea, gorputzaren memoriaren txokoetan gelditzera gonbidatzen gaituen antzerki performanzea da honakoa. Sententzia medikoak, ibilera okerrak, desirak ironikoak eta diziplinamendu ariketak gurutzatzen diren geraleku konkretua arakatzeko
parada. Erresistentzia intimoak zeharkatu eta disidentziarako agertokiak asmatzea diskapazitatea ” kontzeptua barrutik lehertzeko. Makinaren dardara eta mamuak konpartitzea. Azkarrago harrapatzen ei zaio gezurtiari herrenari baino. Ibilian ibilian baina, egia entrenatzen den gezurra besterik ez da. Martxan dabilen promesa.

FITXA ARTISTIKOA

Sorkuntza eta interpretazioa: Maite Aizpurua Olaizola
Bidelagun artistikoa: Matxalen de Pedro Larrea
Argiztapen diseinua: Miriam Ubanet

Musika «Mozarten bibolinerako kontzertua 3.zk (moldaketa): Asier Renteria

Teaserra eta difusiorako argazkiak: Yuri Agirre (Kulturaz Koop.)

Trailerra: Zazpi t’erdi

Eskerrak: Horman Posterreko kideei babesa ta bultzadagatik. Familia eta lagunei zaintza infinituagatik. Laguntzera urreratu zareten guztioi ibiltzea esperientzia kolektiboa dela konfirmatzeagatik.

Laguntzaileak: Azpeitiko Udala, Kulturaz Kooperatiba, Zumaiako Udala, Harrobia , Eusko Jaurlaritza Kultura Saila, Horman Poster.

                          SORKUNTZA PROZESUAZ